XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

HOGOI-TA LAUGARREN EGUNA

Maria eta Gorphutz Saindua

(COMUNIONE SAINDUA)

- Gorphutz-Saindua mezan egiten da.

Bainan nola arbolac fruitua egin eta ekharri duenean, fruitu harec irauten baitu arbolatic berech, eta begira baititake gero jateco; hala ber mezaren fruitua, Gorphutz-Saindua, Elizaren escuetan dago meza ondoan ere; Elizac begiratzen du eta ohoratzen bere aldaretan: hura da Sacramendu Saindua.

Eta Elizaren haurrac, nahi dutenean, haz daitezke Sacramendu Sainduaz.

Andre-dena Maria Sacramendu Sainduaz hazi zen, hau egin zen egun beretic.

Errana da, Ortzegun saindu arratsean, Jesus Jaunac bere Apostolueri bere haragia jaterat, bere odola edaterat eman eta berehala, Jon Doni Joanic hartu zuela Sacramendu Saindua, eta comuniatzerat eman ziotela Andre-dena Mariari eta harekin ziren emazte saindueri: han baitziren bada hurbil barne batean bilduac.